XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamargerren jelkhaldia Jelkhi Pette, Xaxi, Ezpondabûrû, Izarra, eskûiñ.

Pette
Hun zikûzû egoitia
egûn heben algarreki,
Behinkoz arte baten
iragaitia eztiki.

Xilhanko
Ostatûko gizatzarrak
orai aizatûrik kanpo,
Herriari arauz eztie
itzal eginen haboro.

Izarra
Holakûen ikhustiak
bihotza tximikatzen dû;
Hebentik juan beitira
boztariutan gûtûzû.

Xaxi
Hiritik jin nizalarik
hanko bizitziaz aski,
Horiek ditazie hûllan
herria hûgûntarazi.

Pette
Eztezazûla uste ûkhen
gazteria hola dela,
Sanorik ere badûzû
potiko ta neskatila.

Horik betherik dûtûzû
lanez eta nahikûntez;
Herria die lagûntzen
indarrak nasai emaitez.